Euskal Gazta, Gastronomia eta Turismoa


Gipuzkoako artzainek euren baserrietako ateak ireki dizkiete gourmetei, jaten dutenaren jatorria ezagutzea gustuko izaten baitute. Eta, oro har, baita publiko zabalari, honek ere bere begiez egiazta dezan Idiazabal Jatorri-Izendapeneko gaztarik onenak egiteko erabiltzen duten kalitatea.

Artzainen baserriak bisitatzera animatzen denak ehunka urtetako eraikin harrigarriak direla ikusiko du, barnean gerra-historia anitz eta jakin – minugari gordetzen dituztenak. Baserri hauetan bertatik bertara eta zuzenean ezagutuko du artzainen bizimodua, mila urte baino gehiagoko usadioak eta aurrerapen handienak elkarrekin uztarturik.

Berastegi baserriak aukera paregabe hauek eskeini nahidizkizu; Bertako instalazioak ikusi, artzainekin hitzegin, ardiak eta beste hainbat animalia desberdinikusi, gaztagintza eta gazta dastaketa, eta bide batez bertako ikuspegi paranamikoaz goza dezakezu, inguruko mendi, baso etaSan Inazioren sorleku izandako Loiola Santutegiaz.

 

 

 


 

· Artzaitourra toki askok osatzen dute, ala ere informazio eta arreta bulegoa Donostian dago.

Gure baserria ezagutu nahi baduzu, honako formularioa bete ezazu:

 


Izena
Telefonoa

Posta elektronikoa

Bisitaldia egiteko data